105/2008 Errege Dekretuak kontratistari / edukitzaileari EEHren Kudeaketa Plan bat [HKP] idaztera behartzen dio, eta bertan ezarritakoa Hondakinen Kudeaketa Azterketan nola beteko duten zehaztu beharko dute.
HKPean honako kapituluak jasoko dira:
- Sortu daitezkeen EEHak murrizteko prebentzio-neurriak.
- Ezabatze, Balorazio edo Berrerabilpen operazioak, non sortutako EEHek non bukatuko duten zehaztuko den.
- Jatorrizko EEHen nahitaezko banaketa egiteko neurriak, bere balorazioa errazteko.
- Honako eranskinak, gutxienez.
- Obran EEHak berrerabiliz gero, laborategiek egindako kalitate-ebaluazioen ziurtagiriak, baita EEHetatik datozen materialen erabilerari buruzko Agindu Teknikoarekin bat datozen ingurumen eta xedapen teknikoak ere.
- HKParen Arau-orria.
- Puntu Berdean eta Puntu Arriskutsuan erabiliko diren kartelen formatua.
- Obraren zehar egingo diren Bilera-akten eta Jarraipen-txostenen kopia, EEHaren kudeaketarekin zer ikusia dutenak.
- EEHen kudeaketarako instalazioen planoak.
- Xedapen teknikoen agiria.
- Aurrekontua.